viernes, 21 de diciembre de 2012

GABONETAKO KANPAINA / CAMPAÑA DE NAVIDAD

Kaixo denoi,

Gabonetako Kanpaina bukatu dugu ia, eta gaur DBHko ikasle batzuk Errenteriako Fatimako Parrokiara joan dira bildutako elikagaiak eramatera. Ondoren, elikagai hauek Caritas-en eskutik banatuak izango dira. Guztion elkartasunari esker 510 produktu jaso ditugu. 

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!



Hola a todos,

Hemos finalizado ya la Campaña de Navidad, y hoy unos alumnos de ESO han ido a la Parroquia de Fátima de Rentería a entregar los alimentos recogidos. Éstos serán repartidos después a través de Cáritas. Gracias a la solidaridad de todos hemos recogido 510 productos.

¡GRACIAS A TODOS!



                      EGUBERRI ON!


miércoles, 19 de diciembre de 2012

ERREZETA


6. mailako ikasleek “Urdaiazpiko kroketak” errezeta landu zuten klasean. Etxean egiten badituzue izugarrizko arrakasta izango duzuela zihur gaude . Animatu.

 Hemen uzten dizuegu errezeta.




   

Betiko kroketak

Osagaiak

2 koilarakada irin
2 koilarakada margarina
125 g urdaiazpiko
2 arrautza
gatz pixka bat
Litro bat esne
Ogi birrindua


Nola egin?
Kazola txiki batean margarina sutan jarriko dugu beroarekin urtu arte. Ondoren irinaren bi koilarakadak botako dizkiogu aurretik zati txikitan moztu dugun urdaiazpikoarekin batera. Jarraian esnea gaineratzen hasiko gara, pixkanaka pixkanaka. Gutxi gora behera litro laurden esne erabiliko dugu baina oreak eskatzen digunaren arabera gaineratuko diogu. Guzti hau egiten dugun bitartean garrantzitsua da egurrezko koilara batekin mugitzen ibiltzea, pikorrik ez gelditzeko.
Lortutako orea erretilu batean jarri eta hozkailuan utziko dugu ordu batzuetan.
Bi arrautzak irabiatu ondoren, hozkailutik ateratako oretik borobil txikiak atera eta bertan bustiko ditugu ogi birrinduan nahastu eta kroketa forma emateko.
Behin kroketak egin ditugunean, zartagin batean frijituko ditugu olio berotan.




   



                                
                                                                

 







KALEZ KALE

Abenduaren 21ean LHko ikasleak Errenteriako kaleetan zehar ibiliko dira Gabon kantak abesten. 

Gutxi gorabeherako ibilbidea hauxe izango da:
 



o   San Jose- Gurutzeko Alabak (09:15 - 09:30)
o   Zahar Egoitza (10:00)
o   Fanderia (10:30)
o   Udaletxea (10: 50)
o   Niessen (11:15)
o    San Jose - Gurutzeko Alabak



Anima zaitez eta joan haiek entzutera.

lunes, 10 de diciembre de 2012

"EUSKARAREN EGUNA" Bideoak


Abenduak 3an “EUSKARAREN EGUNA” ospatu genuen eskolan. Oso ondo pasa genuen.  Bideoak ikusi nahi badituzue, jo “KONTU KANTARI” blogera.
Normalkuntza taldea.

 
El 3 de Diciembre celebramos “EUSKARAREN EGUNA” en el colegio. Lo pasamos muy bien. Si queréis  ver los vídeos, entrad en el blog “KONTU KANTARI”.
Normalkuntza taldea.

jueves, 6 de diciembre de 2012

EUSKARAREN EGUNA

Abenduak 3an Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan.  Hitz politekin bete zen eskola eta asko disfrutatu genuen.

Eskolako pasiloak eta areto nagusia oso politak geratu ziren:








Areto nagusian, HH-LH eta DBHko ikasleek haien hitz gustokoenak esan zituzten. Gero LH, DBH 1. eta 2. mailakoak Hitz jolasetan eta dantzan aritu ziren:


                                          


Ikasle nagusiek eta txikiek asko disfrutatu zuten txokoetan:



                                           


Eta... ezin dugu bukatu zuen laguntza eta parte hartzeagatik eskerrak eman gabe:


                                              

Eta gogoratu...

Euskararen eguna egunero da










miércoles, 5 de diciembre de 2012

GABONETAKO KANPAINA / CAMPAÑA SOLIDARIA DE NAVIDAD


Kaixo denoi!

Datorren astelehenetik ostiralera  Gabonetako Kanpaina Solidarioan parte hartzeko aukera izango duzue!
Parte hartu nahi baduzue, ikastetxean zehar aurkituko dituzuen erosketa karroetan lekadunak, arroza, pasta, kafea eta olioa sartu ditzakezue.
Bildutako janaria Errenteriako Cáritas-eri emango zaio.

ANIMATU PARTE HARTZERA!




Hola a todos, 

Desde el próximo lunes hasta el viernes podéis participar en la Campaña Solidaria de Navidad.
Si estáis interesados en participar podéis meter en los carros de la compra que encontraréis por el colegio los siguientes alimentos: legumbres, arroz, pasta, café y aceite.
Los alimentos recogidos se entregarán a Cáritas de Rentería.

¡ANIMAOS A PARTICIPAR!