viernes, 7 de junio de 2013

Nora Artano saritua izan da elkartasun asteko kontakizun txapelketan "Mohameden miraria" izeneko istorioarekin. Jarraian saritutako kontakizuna irakurtzeko parada izango duzue.

La alumna de 5º de primaria Nora Artano ha sido premiada con el premio al mejor relato de la semana solidaria con la historia "Mohameden miraria".



   Mohamed Saharako haur bat zen. Bere herritik bota zuten eta kanpai dendetan bizi zen bere familiarekin. Hango klima oso aldakorra zen; egunez bero haundia egiten zuen eta gauez, hotz izugarria. Sor María Laura kanpamenduetara joan zen nola bizi ziren eta nola lagundu beraiei pentsatzera.

    Handik bueltatu zenean, gure eskolan egon zen eta han nola bizi ziren kontatu zigun: urik eta beste gauza askorik gabe. Mohameden kasuari buruz  ere hitz egin zigun; ikusmenetik gaizki eta itsu geratzeko arriskuan zegoela. Gelako guztiei pena haundia eman zigun eta, andereñoaren laguntzaz, Mohamed haurrari laguntzeko kanpaina bat osatu genuen. Lehenengo, gure ordainetako dirua eta gure familiek ere ahal izan zutena eman zuten. Sor María Laurarekin hitz egin genuen Mohamed gure herrira operatzera etorri ahal izateko.

   Eguna iritsi zenean, Mohamed Sor María Laurarekin eskutik etorri zen. Oso mutil argala zen, beltzarana, oso begi haundiak zituen eta irribarre zoragarria. Ikusi bezain laster, denak oso lagun ona izango zela sentitu genuen. Ebakuntza ondoren, denbora pasa behar izan zuen hemen, errebisio batzuk pasa behar zituelako. Zorte haundia izan nuen nire etxean harrera egin geniolako. Berehala berarekin komunikatzen ginen, oso azkarra baitzen. Hemengo gauzak oso arraroak egiten zitzaizkion; horietako bat iturrikoura zen eta gauza askotarako ura erabiltzea; adibidez, bainatzeko.

   Sendatu zenean, bere herrira bueltatu behar izan zuen bere familiarekin. Denei pena izugarria eman zigun Mohamedi agur esatea, baina batzuetan idazteko aukera dugu. Oporretan, Mohamed berriz hona etorriko da bere familiarekin uda pasatzera. Denak egun hori iristeko irrikitan gaude. Bere irrifarreak eta begi haundiek oinatzak utzi dituzte gure bihotzean . Ez dugu inoiz Mohamed ahaztuko.







domingo, 2 de junio de 2013

ELKARTASUN ASTEA 2013/SEMANA SOLIDARIA 2013

Kaixo guztioi,

Aurreko astean Elkartasun Astea ospatu genuen ikastetxean. 
Ekintza desberdinak burutu genituen: powerpoint baten bitartez kanpaina honen berri jaso genuen, merkatu ttikia ospatu genuen, errelatu lehiaketa, futbol txapelketa, txokolatada... 
Zorionak LH5.mailako Nora Artano-ri. Bera izan baitzen errelatu solidarioen irabazlea.
Eskerrik asko guztioi; ikasle, familia eta hezitzaile, kanpaina  honetan izan duzuen parte hartzeagatik!


Hola a todos,

La semana pasada celebramos en el colegio la Semana Solidaria.
Realizamos distintas actividades: recibimos información sobre esta campaña a través de un powerpoint, celebramos el mercadillo solidario, un concurso de relatos, un torneo de fútbol, una chocolatada... 
Felicidades a Nora Artano, alumna de 5º de Primaria. Ella fue la ganadora del concurso de relatos solidarios.
Gracias a todos; alumnos, familias y educadores, por vuestra participación en esta campaña.