miércoles, 26 de febrero de 2014

IÑAUTERIAK DATOZ!!


Kaixo lagunak!!
 
Iñauteriak gainean ditugu eta gure mozorroen azken detailetxoekin ari gara buru-belarri. Aurten gainera, familien laguntza bikaina dugu mozorro dotoreak prestatzeko. Aurtengo gaia: "EUSKAL IÑAUTERIAK".
 
Haurtzaindegiko txikienak, "zanpantzarrez" mozorrotuko dira. 2 urtekoak eta Haur Hezkuntzako 2.zikloan berriz, "Lantzeko Iñauteriak" landuko dituzte eta "txatxoz" mozorrotuko dira. Lehen Hezkuntzan, Lezoko "Trapujalez" jantziko dira. Eta azkenik, DBHko ikasleek euskal kulturarekin lotura duten mozorroak erakutsiko dizkigute.
 
Begira ze dotore gure Txinparten mozorroa!!!

Dantza egiteko prest al zaudete?
Ondo pasa!!!

NORMALKUNTZA TALDEA


miércoles, 12 de febrero de 2014

SANTA AGEDA OSPAKIZUNA

Kaixo lagunak,
Hementxe dituzue Santa Ageda bezperan ateratako argazki batzuk. Koplak dioten bezela, “eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz”…eta hala erakutsi genuen!!

Lehenik eta behin, DBH 1.mailako ikasleek txikien aurrean abestu zuten lehen pisuko terrazan:





 
 
 
 
 

Ondoren DBHko gainontzeko gelak bisitatu zituzten:

 

 

 

 
 
 


Eta amaitzeko LH 2. eta 3.zikloko ikasleak elkatu ziren ikastetxeko aterpean.