viernes, 30 de enero de 2015

Santa Ageda










Aurten ere, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu ikastetxean. 

Asteazkenean goizean DBH Lehengo mailako ikasleak gelaz gela joango dira koplak abesten.

LH 2. eta 3. zikloko ikasleek 12:30tan patioan abestuko dute. Gonbidatuak zaudete haiekin abesteko. Anima zaitezte!

Hemen dituzue abestuko dizkiguten koplak entsaiatzeko.

1. 
Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

2.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

viernes, 23 de enero de 2015

OROITZAPENAK KONPARTITZEN

Azken bi aste hauetan 5. Mailako ikasleak eurentzat garrantzitsua edo berezia zen objektu edo oroigarri bat ekarri dute gelara, gainontzekoekin konpartitzeko.
Oso gauza interesgarri eta politak entzun ditugu.
En las últimas dos semanas los alumnos de 5° han traido diferentes obejtos que les traen buenos recuerdos para compartir con el resto de la clase.
Hemos oidos cosas muy interesantes y bonitas.

miércoles, 14 de enero de 2015

GOSARI OSASUNGARRIA / DESAYUNO CARDIOSALUDABLE

Gaur goizean Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek Gosari Osasungarri bat zertan datza ikusi dute.
Ikasi dugunez, frutak, zerealak, esnekiak, olioa eta hestebeteak dira bihotz osasun bat mantentzeko gosaldu behar ditugun elikagaiak.
Bideo eta Power Point informatibo baten ondoren, gosaltzera jetsi gara eskolako jangelara.



Esta mañana los alumnos de 5º de Primaria han trabajado en qué consiste un Desayuno Cardiosaludable.
Segun lo aprendido, frutas, cereales, lacteos, aceite y embutidos son los mas adecuados para un corazón sano y fuerte.
Después de ver el video y el power point informativo, hemos bajado al comedor del colegio a desayunar.





domingo, 11 de enero de 2015

URTE BERRI ON DENOI!!
berriro zuekin. Lehenengo hiruhilabeteren bukaera potentea izan genuen eta gauza asko egin genituen.
PINean izugarri ondo pasa genuen eta azken egunean Errenteritik abestera joan ginen.

Hiruhilabete honetan, berriro a tope!!

FELIZ AÑO NUEVO A TODOS!!
De nuevo con todos vosotros. El final del primer trimestre fue muy potente e hicimos muchas cosas.
En el PIN nos lo pasamos muy bien y el último día fuimos a cantar por Errenteria.

Este trimestre de nuevo a tope!!