viernes, 21 de diciembre de 2012

GABONETAKO KANPAINA / CAMPAÑA DE NAVIDAD

Kaixo denoi,

Gabonetako Kanpaina bukatu dugu ia, eta gaur DBHko ikasle batzuk Errenteriako Fatimako Parrokiara joan dira bildutako elikagaiak eramatera. Ondoren, elikagai hauek Caritas-en eskutik banatuak izango dira. Guztion elkartasunari esker 510 produktu jaso ditugu. 

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!



Hola a todos,

Hemos finalizado ya la Campaña de Navidad, y hoy unos alumnos de ESO han ido a la Parroquia de Fátima de Rentería a entregar los alimentos recogidos. Éstos serán repartidos después a través de Cáritas. Gracias a la solidaridad de todos hemos recogido 510 productos.

¡GRACIAS A TODOS!



                      EGUBERRI ON!


miércoles, 19 de diciembre de 2012

ERREZETA


6. mailako ikasleek “Urdaiazpiko kroketak” errezeta landu zuten klasean. Etxean egiten badituzue izugarrizko arrakasta izango duzuela zihur gaude . Animatu.

 Hemen uzten dizuegu errezeta.




   

Betiko kroketak

Osagaiak

2 koilarakada irin
2 koilarakada margarina
125 g urdaiazpiko
2 arrautza
gatz pixka bat
Litro bat esne
Ogi birrindua


Nola egin?
Kazola txiki batean margarina sutan jarriko dugu beroarekin urtu arte. Ondoren irinaren bi koilarakadak botako dizkiogu aurretik zati txikitan moztu dugun urdaiazpikoarekin batera. Jarraian esnea gaineratzen hasiko gara, pixkanaka pixkanaka. Gutxi gora behera litro laurden esne erabiliko dugu baina oreak eskatzen digunaren arabera gaineratuko diogu. Guzti hau egiten dugun bitartean garrantzitsua da egurrezko koilara batekin mugitzen ibiltzea, pikorrik ez gelditzeko.
Lortutako orea erretilu batean jarri eta hozkailuan utziko dugu ordu batzuetan.
Bi arrautzak irabiatu ondoren, hozkailutik ateratako oretik borobil txikiak atera eta bertan bustiko ditugu ogi birrinduan nahastu eta kroketa forma emateko.
Behin kroketak egin ditugunean, zartagin batean frijituko ditugu olio berotan.




   



                                
                                                                

 







KALEZ KALE

Abenduaren 21ean LHko ikasleak Errenteriako kaleetan zehar ibiliko dira Gabon kantak abesten. 

Gutxi gorabeherako ibilbidea hauxe izango da:
 



o   San Jose- Gurutzeko Alabak (09:15 - 09:30)
o   Zahar Egoitza (10:00)
o   Fanderia (10:30)
o   Udaletxea (10: 50)
o   Niessen (11:15)
o    San Jose - Gurutzeko Alabak



Anima zaitez eta joan haiek entzutera.

lunes, 10 de diciembre de 2012

"EUSKARAREN EGUNA" Bideoak


Abenduak 3an “EUSKARAREN EGUNA” ospatu genuen eskolan. Oso ondo pasa genuen.  Bideoak ikusi nahi badituzue, jo “KONTU KANTARI” blogera.
Normalkuntza taldea.

 
El 3 de Diciembre celebramos “EUSKARAREN EGUNA” en el colegio. Lo pasamos muy bien. Si queréis  ver los vídeos, entrad en el blog “KONTU KANTARI”.
Normalkuntza taldea.

jueves, 6 de diciembre de 2012

EUSKARAREN EGUNA

Abenduak 3an Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan.  Hitz politekin bete zen eskola eta asko disfrutatu genuen.

Eskolako pasiloak eta areto nagusia oso politak geratu ziren:








Areto nagusian, HH-LH eta DBHko ikasleek haien hitz gustokoenak esan zituzten. Gero LH, DBH 1. eta 2. mailakoak Hitz jolasetan eta dantzan aritu ziren:


                                          


Ikasle nagusiek eta txikiek asko disfrutatu zuten txokoetan:



                                           


Eta... ezin dugu bukatu zuen laguntza eta parte hartzeagatik eskerrak eman gabe:


                                              

Eta gogoratu...

Euskararen eguna egunero da










miércoles, 5 de diciembre de 2012

GABONETAKO KANPAINA / CAMPAÑA SOLIDARIA DE NAVIDAD


Kaixo denoi!

Datorren astelehenetik ostiralera  Gabonetako Kanpaina Solidarioan parte hartzeko aukera izango duzue!
Parte hartu nahi baduzue, ikastetxean zehar aurkituko dituzuen erosketa karroetan lekadunak, arroza, pasta, kafea eta olioa sartu ditzakezue.
Bildutako janaria Errenteriako Cáritas-eri emango zaio.

ANIMATU PARTE HARTZERA!




Hola a todos, 

Desde el próximo lunes hasta el viernes podéis participar en la Campaña Solidaria de Navidad.
Si estáis interesados en participar podéis meter en los carros de la compra que encontraréis por el colegio los siguientes alimentos: legumbres, arroz, pasta, café y aceite.
Los alimentos recogidos se entregarán a Cáritas de Rentería.

¡ANIMAOS A PARTICIPAR!

martes, 20 de noviembre de 2012

HITZ ETA KEINU MAGIKOAK!!

Ze garrantzitsua den egunero IRRIBARRE batekin hastea!!
eta ze pozik jartzen gara denok EGUNON esaten digutenean.
Eta zer esanik ez, MAITE ZAITUT esaten badigute eta MUXU bat ematen badigute.

ERABIL DITZAGUN HITZ ETA KEINU MAGIKOAK!!

HORRELA GU ETA GURE INGURUKOAK ALAIAGO EGONGO DIRA!!

Hemen daude LH1 eko hitz eta keinu magikoak

lagunak, besarkadak, irribarreak...

Egunon, agur, ondo pasa, mesedez, barkatu....

Muxuak, maitasuna...

ERABIL DITZAGUN!!

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA!

Eskolan HITZEN IBILBIDEA osatuko dugu guztion artean. Bidali zuen seme-alabarekin gustokoen duzuen hitza (euskaraz noski!) azaroaren 27-30 bitartean eta eskola sarreran dagoen arbelan ipiniko ditugu.
ANIMA ZAITEZTE!

ARRAUTZA FLANA


Gure 6. mailako ikasleek arrautza flanaren errezeta landu  zuten aurreko astean.  Batzuk arazo txiki batzuk izan zituzten egiterakoan aste bukaeran, baina azkenean flana goxo-goxoa zegoen. Hemen uzten dizuegu errezeta, ea sukaldatzera animatzen zareten.
   
Arrautza flana                  

Osagaiak

5 arrautza

Esne kondentsatua (250 gramoko pote bat)

Esnea (esne kondentsatu potearen

          neurriarekin: 2 pote eta erdi)

Azukre 10 koilarakada

Nola egin?

Azukrea flan-ontzi batean jarri eta urtu ezazu karamelua egiteko. Behin eginda, gorde.

Bol batean arrautzak, esne kondentsatua eta esnea nahastu. Irabiagailuarekin nahastu eta karamelua egin duzun flan-ontzian sartu.

Flan-ontzia itxi, presio-eltze batean sartu eta marian berotu. Lurruna hasten denean, suan 2 minutu eduki eta baztertu.

Presio-eltzea hozten denean, ireki, flan-ontzia atera eta flana plater batean irauli.

 

jueves, 8 de noviembre de 2012

LEIRE TXINPARTen LAGUN!

Aupa Leire!
Zorionak! Gaurkoan Txinpartek eguna zurekin pasako du. 
Gora EUSKARA!

KUKURRUKU!

-Kukurruku!
-Zer diozu?
-Buruan min! 
-Zeinek egin?
-Azeriak!
-Azeria nun da?
-Sasipean! 
Sasipean zertan?
-Txotxak biltzen!
-Txotxak zertako?
-Sua egiteko!
-Sua zertako?
-Ogia egiteko!
-Ogia zertako?
-Gu denok jateko!
LH 2A
LH 2B

miércoles, 7 de noviembre de 2012

JOLASEAN!

LH2. mailakoak jolasean aritu ginen gelan. Gustora ibili ginen jolas kooperatiboekin!

Hasiera ez zen erraxa izan.
 

 Baina, denon artean...



Lortu genuen!!!










Beste hainbat jokoekin ere gustora ibili ginen.






AUPA IBAI!

Aste hontan Txinpart etorri zaigu gelara bixitan, eta hau, Ibai gure ikasleari esker izan da. Euskaraz jo eta ke ari da  eta atzokoan denok aho zabalik utzi gintuen bere olerkiarekin. 
Aupa Ibai! Segi horrela!


Amets! Zorionak zuri ere! Jarrai ezazu gure euskara maitea erabiltzen eta zaintzen.



lunes, 22 de octubre de 2012

UDAZKENA

LH 2.B mailakoek ongi etorria eman diote udazkenari.

UDAZKENA

LH 2.A  mailakoek ongi etorria eman diote udazkenari olerki baten bidez. Gora udazkena!

jueves, 18 de octubre de 2012

TRABALENGUAS AHO-KORAPILOAK LH2

KAIXO DENOI!

Gure hizkuntzak, bai gaztelera eta baita euskara ere oso aberatsak dira. Hori dela eta, LH2. mailan trabalenguas (aho-korapiloak) landu ditugu eta gure ikasleek buruz esan dituzte. Oso trebeak dira!!




Ea gustatzen zaizuen




viernes, 5 de octubre de 2012

BINGO (LH1)

HELLO!

Kaixo denoi!!

LH1. mailako ikasleak gara eta ingelesez ikasi dugun "Bingo" abestia erakutsi nahi dizuegu. 
Ba al dakizue nor den Bingo? Ez??  Ba, abestu gurekin eta jakingo duzue!!!


¡Hola a todos! 

Somos los alumnos de 1º de E.P. y os queremos enseñar la canción de "Bingo" que hemos aprendido en inglés.
¿Sabéis quién es Bingo? ¿No? Pues, cantad con nosotros y lo sabréis.


READY, STEADY, GO!


1. There was a farmer had a dog and Bingo was his name, Sir
    B-I-N-G-O
    B-I-N-G-O
    B-I-N-G-O
    and Bingo was his name, Sir.




2. There was a farmer had a dog and Bingo was his name, Sir
    x-I-N-G-O
    x-I-N-G-O
    x-I-N-G-O
    and Bingo was his name, Sir.




3. There was a farmer had a dog and Bingo was his name, Sir
    x-x-N-G-O
    x-x-N-G-O
    x-x-N-G-O
    and Bingo was his name, Sir.




4. There was a farmer had a dog and Bingo was his name, Sir
    x-x-x-G-O
    x-x-x-G-O
    x-x-x-G-O
    and Bingo was his name, Sir.




5.There was a farmer had a dog and Bingo was his name, Sir
    x-x-x-x-O
    x-x-x-x-O
    x-x-x-x-O
    and Bingo was his name, Sir.




6.There was a farmer had a dog and Bingo was his name, Sir
    x-x-x-x-x
    x-x-x-x-x
    x-x-x-x-x
    and Bingo was his name, Sir.




Orain badakizue zein den Bingo, ezta? TXAKURRA!

¿Ahora ya sabéis quién es Bingo? ¡UN PERRO!


BYE-BYE!!!!

           





domingo, 23 de septiembre de 2012

IKASTURTEKO LELOA/ LEMA DEL CURSO


Ikasturte honetako leloa aurkezten dizuegu.
Os presentamos el lema de este curso.

Eskerrik asko LH5 eta LH6.mailako ikasleei leloaren aukeraketan parte hartzeagatik.
Gracias a los alumnos de 5º y 6º de E.P. por participar en la elección del lema.

martes, 18 de septiembre de 2012

Lagun berri bat eskolan!!!


Lagun berri bat dugu eskolan!!!

 

 
Txinpart du izena.
Bera ezagutu nahi al duzu?
Ba adi egon !!
Hemen agertuko dira haren berriak.

miércoles, 27 de junio de 2012

IKASTURTE AMAIERA LH2

Kaixo denoi! ikasturtea bukatzear dago eta oroimen ona izateko, ona hemen bigarren mailan landutako abesti batzuk. Barkatu baino ez daude entsaiatuak, hori dela eta koreografia dago... Baino beti bezala gure ikasleak pozik eta edozer egiteko prest
ONDO PASA OPORRETAN!
Hola a todos! este curso está a punto de acabar y para irnos con un buen recuerdo, os dejo unas canciones preparadas por los alumnos de LH2. Perdonar la coreografía, pero no están ensayadas, pero como siempre estos alumnos felices y con ganas de hacer cualquier cosa.
OS DESEO UNAS FELICES VACACIONES!!

jueves, 7 de junio de 2012

MADDALEN SARIAK

Ane Francisco, LH 4. mailako ikaslea, Maddalen sarietara aurkeztu zen. Ipuin eder bat idatzi eta lehiaketara bidali genuen. Bere lana ez da irabazle suertatu baina hala ere...

ZORIONAK ANE!
IDAZTERA ANIMATZEAGAITIK ETA EUSKARA MAITATZEAGAITIK!


Ane Francisco, alumna de cuarto de primaria, se presento al concurso "Maddalen sariak". Escribió un bonito cuento y lo mandamos. Su trabajo no ha salido ganador pero ...

ZORIONAK ANE! 
!POR HABERTE ANIMADO A ESCRIBIR Y POR AMAR EL EUSKARA! 


Eta ZORIONAK Ariadna Pazos (DBH 4)!

martes, 5 de junio de 2012

LH 4. mailakoak IPUIN KONTALARI!

Aupa Oihane! Gure gelako ipuin kontalaririk onena!

5 urtekoak adi-adi egon ziren. 

Beste gelakideek ere lan bikaina egin zuten.

Nora eta "Winnie the Poo". 


 
Jon, Maialen eta Nadia: "Begira nolako belarriak!"


Nahia eta Mara: Hiru dinosauro ttiki!