jueves, 19 de diciembre de 2013
GABONETAKO KANPAINA SOLIDARIOA/ CAMPAÑA SOLIDARIA DE NAVIDAD
Kaixo guztioi,
Dakizuenez aurreko astean gure ikastetxean Gabonetako Kanpaina Solidarioa burutu zen.
Como ya sabéis la semana pasada se llevó a cabo en el colegio la Campaña Solidaria de Navidad.
Haundi zein txiki, guztiok parte hartu genuen kanpaina honetan. Zergatik? Ba, Gabonetan ere, pauso bat eman nahi dugulako ondokoak laguntza izan dezan.
Grandes y pequeños, todos participamos en esta campaña. ¿Por qué? Porque en Navidad también queremos dar un paso más, por los demás.
Eta horrela, pixkanaka-pixkanaka karroak janariz bete ziren.
Y así, poco a poco los carros se fueron llenando de comida.
Eskolako haundienek dena kaxetan sartu eta zenbatu zuten.
Los mayores del colegio recogieron todo en cajas y lo contaron.
Badakizue zenbat kilo jaso ditugun?
¿Sabéis cuántos kilos hemos recogido?
488kg
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!
¡Gracias por vuestra colaboración!
EGUBERRI ON guztioi!
¡FELIZ NAVIDAD a todos!
domingo, 15 de diciembre de 2013
viernes, 13 de diciembre de 2013
Euskararen eguna
Euskararen eguna
Abenduak 3an Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan. Giro polita sortu zen eta asko disfrutatu genuen egun honetan.
LH 2.eta 3. zikloko ikasleek Euskal Herriko mapa erraldoia osatu zuten eta aurkeztu eta gero irrintzi lehiaketa eta dantza egin zuten areto nagusian.
Ikasle nagusiek eta txikiek asko disfrutatu zuten txokoetan.
Eskerrik asko zuen laguntza eta parte hartzeagatik.
Baina ez ahaztu…:
Euskararen eguna EGUNERO da!!!
Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk:
lunes, 9 de diciembre de 2013
kaixo!!
LH2.mailan Egipto landu dugu gelan. Oso interesgarria izan da eta gure ikasleek asko ikasi dute Antzinako Egiptoari buruz ( piramideak,faraoiak...)
Egipto
Hemos visto una película, hemos leído cuentos, han traido un montón de información y objetos.
Lo tenemos claro: la siguiente excursión queremos irnos a Egipto.
LH2.mailan Egipto landu dugu gelan. Oso interesgarria izan da eta gure ikasleek asko ikasi dute Antzinako Egiptoari buruz ( piramideak,faraoiak...)
Egipto
Hemos visto una película, hemos leído cuentos, han traido un montón de información y objetos.
Lo tenemos claro: la siguiente excursión queremos irnos a Egipto.
viernes, 29 de noviembre de 2013
EUSKARAREN EGUNA
EUSKARAREN EGUNA
Abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA !
Egun honetarako zenbait ekintza prestatu ditugu eskolan :
- DBH-ko ikasleek zenbait txoko prestatuko dituzte txikiekin lantzeko. Makillaje txokoa, Papiroflexia txokoa, Abesti txokoa eta Txinparten txokoa.
- DBH-ko Lehenengo mailako ikasleek eskolako dekorazioa berrituko dute.
- LH-ko ikasleek Euskal Herriko mapa erraldoi bat osatuko dute eta … bukatzeko … Irrintzi lehiaketa
Oso egun polita izango da. Baina ez ahaztu Euskararen eguna EGUNERO da!
martes, 22 de octubre de 2013
BINGO LH1
Kaixo
guztioi! Hi everyone!
Lehenengo
mailako ikasleak gara eta ikasi dugun kanta polit hau aurkeztu nahi dizuegu.
Gurekin batera abestera animatzen al zarete?
¡Hola a
todos! Hi everyone!
Somos
los alumnos de primero y queremos enseñaros esta canción tan bonita que hemos
aprendido. ¿Os animáis a cantarla con nosotros?
There was a farmer had
a dog
and BINGO was his name, Sir
B-I-N-G-O,
B-I-N-G-O,
B-I-N-G-O,
and Bingo was his name, Sir.
Laister arte!
¡Hasta pronto!
Bye-bye! See you!
domingo, 8 de septiembre de 2013
IKASTURTEKO LELOA/LEMA DEL CURSO
Kaixo!
Ikasturte berria martxan da!
Hoy comienza un nuevo curso.
Eta, ikasturte honi hasiera emateko, aurtengo leloa aurkezten dizuegu:
Y, para dar la bienvenida también a este curso, os presentamos el lema del año:
DA UN PASO MÁS, POR LOS DEMÁS
PAUSO BAT EMAN, ONDOKOAK LAGUNTZA IZAN DEZAN.
Ongi etorri guztioi!
¡Bienvenidos!
Ikasturte berria martxan da!
Hoy comienza un nuevo curso.
Eta, ikasturte honi hasiera emateko, aurtengo leloa aurkezten dizuegu:
Y, para dar la bienvenida también a este curso, os presentamos el lema del año:
DA UN PASO MÁS, POR LOS DEMÁS
PAUSO BAT EMAN, ONDOKOAK LAGUNTZA IZAN DEZAN.
Ongi etorri guztioi!
¡Bienvenidos!
viernes, 7 de junio de 2013
Nora Artano saritua izan da elkartasun asteko kontakizun txapelketan "Mohameden miraria" izeneko istorioarekin. Jarraian saritutako kontakizuna irakurtzeko parada izango duzue.
La alumna de 5º de primaria Nora Artano ha sido premiada con el premio al mejor relato de la semana solidaria con la historia "Mohameden miraria".
La alumna de 5º de primaria Nora Artano ha sido premiada con el premio al mejor relato de la semana solidaria con la historia "Mohameden miraria".
Mohamed Saharako haur bat zen. Bere herritik bota zuten eta kanpai
dendetan bizi zen bere familiarekin. Hango klima oso aldakorra zen; egunez bero
haundia egiten zuen eta gauez, hotz izugarria. Sor María Laura kanpamenduetara
joan zen nola bizi ziren eta nola lagundu beraiei pentsatzera.
Handik bueltatu zenean, gure eskolan egon zen eta han nola bizi ziren
kontatu zigun: urik eta beste gauza askorik gabe. Mohameden kasuari buruz ere hitz egin zigun; ikusmenetik gaizki eta
itsu geratzeko arriskuan zegoela. Gelako guztiei pena haundia eman zigun eta,
andereñoaren laguntzaz, Mohamed haurrari laguntzeko kanpaina bat osatu genuen.
Lehenengo, gure ordainetako dirua eta gure familiek ere ahal izan zutena eman
zuten. Sor María Laurarekin hitz egin genuen Mohamed gure herrira operatzera
etorri ahal izateko.
Eguna iritsi zenean, Mohamed Sor María Laurarekin eskutik etorri zen. Oso
mutil argala zen, beltzarana, oso begi haundiak zituen eta irribarre
zoragarria. Ikusi bezain laster, denak oso lagun ona izango zela sentitu
genuen. Ebakuntza ondoren, denbora pasa behar izan zuen hemen, errebisio batzuk
pasa behar zituelako. Zorte haundia izan nuen nire etxean harrera egin
geniolako. Berehala berarekin komunikatzen ginen, oso azkarra baitzen. Hemengo
gauzak oso arraroak egiten zitzaizkion; horietako bat iturrikoura zen eta gauza
askotarako ura erabiltzea; adibidez, bainatzeko.
Sendatu zenean, bere herrira bueltatu behar izan zuen bere familiarekin.
Denei pena izugarria eman zigun Mohamedi agur esatea, baina batzuetan idazteko
aukera dugu. Oporretan, Mohamed berriz hona etorriko da bere familiarekin uda
pasatzera. Denak egun hori iristeko irrikitan gaude. Bere irrifarreak
eta begi haundiek oinatzak utzi dituzte gure bihotzean . Ez dugu inoiz Mohamed
ahaztuko.
domingo, 2 de junio de 2013
ELKARTASUN ASTEA 2013/SEMANA SOLIDARIA 2013
Kaixo guztioi,
Aurreko astean Elkartasun Astea ospatu genuen ikastetxean.
Ekintza
desberdinak burutu genituen: powerpoint baten bitartez kanpaina honen
berri jaso genuen, merkatu ttikia ospatu genuen, errelatu lehiaketa,
futbol txapelketa, txokolatada...
Zorionak LH5.mailako Nora Artano-ri. Bera izan baitzen errelatu solidarioen irabazlea.
Eskerrik asko guztioi; ikasle, familia eta hezitzaile, kanpaina honetan izan duzuen parte hartzeagatik!
Hola a todos,
La semana pasada celebramos en el colegio la Semana
Solidaria.
Realizamos
distintas actividades: recibimos información sobre esta campaña a
través de un powerpoint, celebramos el mercadillo solidario, un concurso
de relatos, un torneo de fútbol, una chocolatada...
Felicidades a Nora Artano, alumna de 5º de Primaria. Ella fue la ganadora del concurso de relatos solidarios.
Gracias a todos; alumnos, familias y educadores, por vuestra
participación en esta campaña.
viernes, 24 de mayo de 2013
ELKARTASUN ASTEA 2013/ SEMANA SOLIDARIA 2013
Kaixo denoi,
Urtero bezala Elkartasun Astea hastera goaz. Animatu parte hartzera!
Maiatzaren 27tik 31era.
Merkatu Ttikia: Maiatzaren 28an, asteartea, 15:30tan. Bertan gure ikasleek prestatutako eskulanak salduko dira.
Hola a todos,
Como en cursos anteriores vamos a comenzar la Semana Solidaria ¡Animaos a participar!
Del 27 al 31 de Mayo.
Mercadillo Solidario: Martes, 28 de Mayo, a las 15:30. En él se venderán las manualidades realizadas por nuestros alumn@s.
miércoles, 24 de abril de 2013
LIBURUAREN EGUNA
Atzo apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna
ospatu genuen gure eskolan. Hori dela eta pasa den astean zehar, ekintza
ezberdinak burutu genituen. Asteartean 2. mailako ikasleak
liburutegira bixita egin genuen.
Primeran pasa genuen!
domingo, 7 de abril de 2013
BERTIZ ABENTURA PARK LH1 LH2
Hona hemen argazki batzuk.
jueves, 7 de marzo de 2013
KORRIKA
Aurten 18. Korrika ospatuko dugu.
Martxoaren 14an hasiko da Andoainen eta 24an Baionara ailegatuko da.
Informazio gehiago nahi baduzue klikatu link honetan:
http://www.korrika.org/
Martxoaren 14an hasiko da Andoainen eta 24an Baionara ailegatuko da.
Informazio gehiago nahi baduzue klikatu link honetan:
http://www.korrika.org/
lunes, 18 de febrero de 2013
SANTA AGEDA
Santa Ageda bezperan DBH 1. mailako ikasleak gelaz-gela joan ziren koplak abesten. Gero, 3.,4., 5. eta 6. mailako ikasleekin elkartu ziren patioan. Oso ondo abestu zuten.
Hemen uzten dizkizuegu Santa Ageda bezperan ateratako argazkiak.
Hemen uzten dizkizuegu Santa Ageda bezperan ateratako argazkiak.
sábado, 2 de febrero de 2013
LH2. MAILAKO ARGAZKIAK ETA BAKEAREN EGUNA
KAIXO DENOI!
Kurtsoa aurrera doa eta ekintza ezberdinen argazkiak bildu ditugu etxean disfrutatu ahal izateko.
Espero dugu zuen gustokoa izatea
Kurtsoa aurrera doa eta ekintza ezberdinen argazkiak bildu ditugu etxean disfrutatu ahal izateko.
Espero dugu zuen gustokoa izatea
PAKEAREN EGUNEKO ARGAZKIAK
eta olerkia ikasi duzuen guraso guztientzat
jueves, 31 de enero de 2013
BAKEAREN EGUNA 2013/DÍA DE LA PAZ 2013
Kaixo!
Atzo goizeko
azkeneko orduan ikasle, hezitzaile eta familiak eskolako areto nagusian elkartu
ginen Bakearen eguna ospatzeko.
Haur Hezkuntzako
eta Lehen Hezkuntzako ikasleek beraien bake
mezuak azaldu zituzten.
DBHkoak, azkeneko
asteetan oso erne ibili dira gure ikastetxean eta gure herriko kaleetan ere
bakean elkarbizitzen laguntzen diguten keinu
xumeei argazkiak ateratzeko. Horiek guztiekin oso bideo politak egin
zituzten.
Ama bat ere animatu
zen eta dekalogo bat irakurri zigun.
Eskerrik asko!
Denek abesti polit batzuk abestu genituen.
Eta bukatzeko 5. mailako
ikasleek itzal antzerki batekin
liluraturik utzi gintuzten. Antzerki horren bidez bakea isladatzen duten
eguneroko keinuak interpretatu zituzten eta hemen elkartu gintuen hitza ere
irakurri ahal izan genuen: BAKEA!!
Ah! Eskerrik asko
DBH 1. mailakoei bakearen piruletengatik.
Lan bikaina ikasle eta irakasle guztiak!
Jarrai dezagun
bakearekin amets egiten!
Kaixo!
Ayer a última hora
de la mañana nos reunimos en el salón de actos del colegio alumnos, educadores
y familias para celebrar el Día de la Paz.
Los alumnos de
Infantil y Primaria nos explicaron sus mensajes
de paz.
Los de secundaria,
han estado muy atentos estas últimas semanas para fotografiar todos esos gestos y momentos de la vida de nuestro
colegio y nuestras calles y que nos ayudan a convivir en paz. Con ellas
realizaron unos videos estupendos.
Una amatxo se animó
a leernos un decálogo. Eskerrik
asko!
Todos cantamos unas
bonitas canciones.
Y para terminar,
los alumnos de 5º nos dejaron boquiabiertos con su teatro de sombras en el que interpretaron sencillos gestos que simbolizan
la paz y en el que pudimos leer la palabra que nos había reunido: BAKEA!!
Ah! Gracias a los
de 1º de ESO por la piruletas de la paz!
Alumnos y
profesores, habéis hecho un trabajo ¡magnífico!
¡Sigamos soñando
con la paz!
miércoles, 30 de enero de 2013
SANTA AGEDA BEZPERA
Aurten ere, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu ikastetxean. Astelehen goizean DBH Lehengo mailako ikasleak gelaz gela joango dira koplak abesten.
LH 2. eta 3. zikloko ikasleek 12:30tan patioan abestuko dute. Gonbidatuak zaudete haiekin abesteko.Hemen dituzue abestuko dizkiguten koplak entsaiatzeko.
1.
Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
2.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
viernes, 25 de enero de 2013
BAKEAREN EGUNA 2013/ DÍA DE LA PAZ 2013
Kaixo!
Urtarrilaren 30ean, gure Ikastetxean Bakearen Eguna ospatuko
dugu.
Ikastetxeko ikasle, hezitzaile eta gurasoak 11:45etan areto
nagusian egingo den ekitaldian parte hartzera gonbidatuak daude.
Asteazkenera arte!
¡Hola!
El día 30 de Enero vamos a celebrar en nuestro colegio el
Día de la Paz.
Los alumnos, educadores y familias del Centro estáis
invitados a participar en la celebración que se llevará a cabo a las 11:45 en
el salón de actos del colegio.
¡Hasta el miércoles!
viernes, 11 de enero de 2013
OLENTZEROREKIN KANTA-KANTARI!
Gabonak joan zaizkigu eta ia ahaztuta dauzkagu eginiko ekintza guztiak. Hona hemen Olentzerorekin kalera atera ginen Santo Tomas eguneko oroigarri txiki bat.
URTEBERRI ON!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)