La alumna de 5º de primaria Nora Artano ha sido premiada con el premio al mejor relato de la semana solidaria con la historia "Mohameden miraria".
Mohamed Saharako haur bat zen. Bere herritik bota zuten eta kanpai
dendetan bizi zen bere familiarekin. Hango klima oso aldakorra zen; egunez bero
haundia egiten zuen eta gauez, hotz izugarria. Sor María Laura kanpamenduetara
joan zen nola bizi ziren eta nola lagundu beraiei pentsatzera.
Handik bueltatu zenean, gure eskolan egon zen eta han nola bizi ziren
kontatu zigun: urik eta beste gauza askorik gabe. Mohameden kasuari buruz ere hitz egin zigun; ikusmenetik gaizki eta
itsu geratzeko arriskuan zegoela. Gelako guztiei pena haundia eman zigun eta,
andereñoaren laguntzaz, Mohamed haurrari laguntzeko kanpaina bat osatu genuen.
Lehenengo, gure ordainetako dirua eta gure familiek ere ahal izan zutena eman
zuten. Sor María Laurarekin hitz egin genuen Mohamed gure herrira operatzera
etorri ahal izateko.
Eguna iritsi zenean, Mohamed Sor María Laurarekin eskutik etorri zen. Oso
mutil argala zen, beltzarana, oso begi haundiak zituen eta irribarre
zoragarria. Ikusi bezain laster, denak oso lagun ona izango zela sentitu
genuen. Ebakuntza ondoren, denbora pasa behar izan zuen hemen, errebisio batzuk
pasa behar zituelako. Zorte haundia izan nuen nire etxean harrera egin
geniolako. Berehala berarekin komunikatzen ginen, oso azkarra baitzen. Hemengo
gauzak oso arraroak egiten zitzaizkion; horietako bat iturrikoura zen eta gauza
askotarako ura erabiltzea; adibidez, bainatzeko.
Sendatu zenean, bere herrira bueltatu behar izan zuen bere familiarekin.
Denei pena izugarria eman zigun Mohamedi agur esatea, baina batzuetan idazteko
aukera dugu. Oporretan, Mohamed berriz hona etorriko da bere familiarekin uda
pasatzera. Denak egun hori iristeko irrikitan gaude. Bere irrifarreak
eta begi haundiek oinatzak utzi dituzte gure bihotzean . Ez dugu inoiz Mohamed
ahaztuko.