Urte berriari hasiera eman diogu dagoeneko, baina gogoan al duzue nola eman genion amaiera 2013ari?
Bazirudien eguraldiak ez zuela laguntzeko asmorik baina oso ausartak garenez, Olentzero bizkar gainean hartu eta trikitixa eta panderoen laguntzarekin gure ahotsak Errenteriako kaleetan zehar zabaltzera abiatu ginen. Zahar egoitzan, Sabeco merkatal zentruan eta beste hainbat lekutan abesteko aukera izan genuen.
Ibilaldiari amaiera emateko eta Olentzero eskolan zegoela aprobetxatuz azken gabon kantak hari abestu genizkion eskolako futbol zelaian.
Hainbeste ibili ondoren, ondo merezitako txistorra pintxoa jateko momentua iritsi zen. Ze goxoa!!
Goiz paregabea pasa genuen! Mila esker zuen parte hartzeagatik!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.