EUSKARAREN EGUNA
Abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA izango da!
Egun honetarako zenbait ekintza prestatu ditugu eskolan :
- DBH-ko ikasleek Ginkana kulturala egingo dute : txalaparta joko dute, bertsoak eta abestiak landuko dituzte, Euskal Herriko geografia eta kulturari buruzko galderak erantzungo dituzte…
- LH-ko ikasleek Euskal Herriko jokoak landuko dituzte. Musika eta makilaje txokoa egongo da.
- HH-ko ikasleentzako zenbait ekintzak prestatu ditugu : makilaje txokoa, filme bat, euskal musika… eta egun berezi honetan Txinpart egongo da gurekin eskolan !!!
- Oso egun polita izango da. Baina ez ahaztu… Euskararen eguna EGUNERO da!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.